Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailean Iruñean egiten ari diren GENerANITZak jardunaldietan parte hartzera deitu du Altsasuko Feministak taldeak. Horrekin batera, feminista altsasuarrek "sexu askatasunaren aldeko eta patriarkatuaren kontrako" manifestuari babesa emateko eskatu dute. Erakunde feministek eta gizarte mugimenduek antolatu dituzte jardunaldi horiek. Opus Deik duela egun batzuk Iruñean antolatutako kongresuan azaldutako "ideologia atzerakoi sexista eta les-gay-trans-bi-fobikoei erantzuteko antolatu dira jardunaldiak". Haiei buruzko informazio gehiago www.divergeneranitzak.blogspot.com blogean dago.