Erraustegiaren aurkako haizea Burundan

Guaixe 2011ko otsailaren 14a

Errausketaren kontrako Altsasuko bizilagun taldearen deiari erantzunez larunbatean jendetza bildu zen Burunda pilotalekuan. Agerian geratu zen Olaztiko Cementos Portlan Valderrivas enpresak bideratu nahi duen erraustegiaren egitasmoak sakandarren artean sortu duen ardura. Horrela, pilotalekuko harmailak ederki bete ziren, baita kantxan jarritako aulki asko ere. 500 bat entzulek adi-adi jarraitu zituzten adituen hitzak eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten.Peio Lozano EHUko Geografia Fisikoko departamentuko doktoreak, Miquel Crespo ingurugiro osasuneko teknikari eta hondakinen kudeaketan adituak eta Julia San Jose Bidasoa zonaldeko ospitaleko doktoreak erraustegiek biztanleen osasunean eta ingurunean sortzen duten eragin kaltegarria azpimarratu zuten. Aldi berean, hondakinak kudeatzeko alternatiba hobeen alde egin zuten. Hitzaldiak eta erakusketaErrausketaren kontrako Altsasuko bizilagunen taldea errausketaren ondorioen berri zabaltzen ari da herrian. Herritar talde txikiekin bildu eta erraustegiek osasunean eta ingurunean duten eragin kaltegarrien berri ematen ari dira. Zenbait ikerketa hartu dituzte oinarri. Hain zuzen, erraustegien inguruko ikerketa horien emaitzak zabalduko dituzte datorren astean, astelehenetik domekara, Gure Etxea eraikineko erakusketan.ErakusketaHondakinen errausketa eta honen ondorioak osasuna eta ingurugiroan. Otsailaren 21etik 27ra Altsasuko Gure Etxean.