Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal literatura gustuko dutenek hitzordu berria dute datorren asteazkenean. Testu bazkan biltzen direnek Lourdes Oñederraren Anderson anderearen gutizia lana ezagutzeko aukera izanen dute. Otsailetik bi astetik behin biltzen dira dozena erdi literatur zale. Irakurtzea gustuko dutenak haiekin bat egitera gonbidatu dituzte. Etxeko lanik gabe, Testu bazka lagundutako irarketa bat da. Taldean eta gidariak lagunduta, irakurritako testuari mamia, zukua, sekretuak eta beste ateratzen saiatzen dira. Interesa duenak izena eman dezake Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean, hilaren 22ra arte.