Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar Iluna producciones taldearen azken ikuskizunarekin gozatzeko aukera izanen da Altsasun. Ramplona 2016. La siesta de la cultura antzezlana Iruñean eta oro har Nafarroan aski ezagunak diren gertaeren irakurketa librea da; umorez, ironiaz, handitzeaz eta sarkasmoz beteriko irakurketa. Istorioa herri txiki batean kokatu dute. Europar komisarioak heldu aurreko egunetan daude eta horrek itxaropen eta aldaketa handiak sortu ditu. Berlangaren Bienvenido Mister Marchall filmean bezala, guztiak bere onetik aterata daude. Herria Tabarra erresumako Ramplona hiriburu ospetsua da. Esan beharrik ez dago, antzezlana Ramplonako kultur eta bizi politikari egindako kritika da. David Larreak, Oscar Orzaizek, Pedro Izurak, Ana Berradek, Nerea Mariezkurrenak eta Miguel Goikoetxeandiak kritika zorrotz bezain umoretsua eginen dute azken horren zuzendaritzapean.