Arartekoak 25 kale-izen elebidun izendatzea eta errotulatzea gomendatu dio udalari

Guaixe 2011ko otsailaren 24a

Asociacion Nacional por la Libertad Lingïsticak jarritako kexari erantzunez eman dio aholkua Altsasuko Udalari Nafarroako Ararteko Francisco Javier Eneriz Olaetxeak. Gaztelaniaren aldeko erakunde horrek bere kexan zioenez "Altsasuko kaleen errotulazio berria duten 99 kaleen egungo egoera: 18 kale ele bitan daude eta gainerako 81ek euskarazko errotulua besterik ez daukate".Altsasuko Udalak Arartekoari argitu behar izan dio kale-izendegia hartzeko erabakia hartu duela, baina ez duela errotulurik oraindik aldatu. ArgudioakKexa aztertu ondoren, Enerizek dio Euskarari buruzko Foru Legeko 16. artikuluak muga bat ezartzen duela eremu euskaldunean hiribideak euskaraz izendatzeko autonomia horretarako.Arartekoak azaldu duenez, "legeak bermatzen duena da bide eta tokietako errotuluetan ageri den izen berriarekin batera, kale edo toki horren ohiko izenak edo izen tradizionalak agertu beharko duela (aurrekoa), guzti-guztiek  hura identifikatzeko moduan, hizkuntza koofizial baten erabilerarik heldu diren nahasteak saihesteko, batez ere kale, auzo eta abarren izenak aldatzen diren kasuetan. Horrenbestez, izen berria euskaraz egon daiteke, baina, harekin batera, errotulazioak ohiko izenaren aipamena islatu beharko du". Hori, esan bezala, 99 kale izenetatik 25etan gertatzen dela dio Arartekoak eta, Euskararen Legea oinarri hartuta, ele bitan izendatu eta errotula ditzala eskatu dio Altsasuko Udalari. 25 kale izenakAldegoitia kalea/calle AldautiaAraba kalea/calle AlavaArkurutzetapi/ArcucetazpiBake kalea/calle de la PazBeheko Benta kalea/calle Venta AbajoEgubera kalea/calle SolanaErlategi kalea/calle ErlataiErmitako kalea/calle de la ErmitaErrotondoa kalea/calle ErrotaondoFerialdeko kalea/calle del FerialForu plaza/plaza de los FuerosGasteizko etorbidea/avenida de VitoriaGeltoki kalea/calle de la EstaciónGipuzkoa kalea/calle GuipúzcoaGurutze Santuaren kalea/calle Sta CruzIntsaustia zeharbidea/travesía de InchostiaIruñeko etorbidea/avenida de PamplonaJuanmarizubi kalea/calle Puente SecoKabaldeko bidea/camino de la CavaKanpoko Iturri/CampoguiturriLarrezabal/LarresalNafarroa kalea/calle NavarraOtadiko Kristo Santuaren plaza/plaza del Santo CristoPilotajoko zeharbidea/travesía del FrontónTeileriako aldapa/calle Texeria