Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean PSNko Lurralde Batzordea bildu zen. Erabaki garrantzitsuak hartu zituzten, hauteskundeetarako Nafarroako Parlamenturako zerrenda sozialista tartean. Bertan ez da hautagai sakandarrik izanen. Bestalde, Altsasuko PSNko udal hauteskunde zerrenda onartu zen, aldeko 106 botoekin (%87), kontrako 9rekin (%7,4) eta 6 kideren abstentzioarekin. Horrela, Maria Jose Notario izango da hauteskunde zerrendako buru, eta bere atzetik Gonzalo Moya, Enma Bustamante eta Francisco Javier Donlo egonen dira. Gogoratu behar da hasiera batean PSNko Altsasuko asanbladak Juan Migel Perez Hurtado aukeratu zuela Altsasuko PSNko udal hauteskundeetarako zerrenda buru, baina Iruñean ez zuten zerrenda begi onez ikusi eta atzera bota zuten. Iruñeatik beste zerrenda bat proposatu zuten, hain zuzen ere larunbatean ontzat eman zutena eta Notario buru duena. Altsasuko Talde Sozialistak zerrenda berria onartzeko hartutako erabakia errekurrituko du. "Altsasuko Talde Sozialistaren bizkarrean hartu da erabakia, eta soilik hiru afiliatu daude. Gainera, hautagaiak legegintzaldi honetan ez du alderdiarekin behar bezala bete".