Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Yarleku antzerki taldea antzokiz antzoki dabil azken aldian. Batetik besterako bidean, Eva Azpilikueta eta Jon Barbarin sakandarren taldeak tartea egin du Altsasura etortzeko. Bertan eskainiko dute Yulen uhartea haurrendako antzezlan arrakastatsua. Yulen uhartea beldurra gainditzeko istorioa da; neska txiki baten bihotzeko beldurra gainditzekoa. Haur horrek Yul du izena eta itsaso zabaleko uharte batean bizi da aitarekin. Txikia zela olatu batek bere ama eraman zuen. Orduz geroztik, Yul itsasoaren beldur da. Aita, berriz, arrantzalea du eta egunero itsasora ateratzen da. Egun batean Yul itsasoan barneratuko da eta izugarrizko abentura biziko du. Mercedes Castañok sortu du istorio ederra, hizkera poetiko goxoarekin. Bere zuzendaritzapean ariko dira Eva Azpilikueta, Ion Barbarin, Laura Villanueva eta Txori Garcia.Jaialdiz jaialdiYulen uhartea haurrendako antzezlanak arrakasta itzela izan du eta antzerki jaialdi ezagunetan haren presentzia eskatzen ari dira. Yarleku taldea Iruñeko Gaiarre Antzokian eta Alasala programa antolatzen duten Iruñerriko zenbait antzokitan izan da. Gainera, gaur Haurrendako Arte Eszenikoen Europako Ferian (FETEN) izanen da, Xixonen. Sakandarrak Europako 65 konpainien artean izanen dira.