Txerrikiak bilduta

Guaixe 2011ko otsailaren 28a

Larunbatean La Encina elkarteak Extremadurako erako txerri hilketa ezagutzeko aukera izan zen. Goiz goizetik bildu ziren lanera elkarteko kideak, baita Nafarroako beste etxe erregionaletako kideak ere. Arabatik hilik ekarri zuten 165 kilo pisatu zuen txerria. Hura zatikatu ondoren, tripotak (odol eta haragiz eginak soilik), txorizoak eta saltxitxoia egin zituzten. Horrekin batera, urdaia eta haragia ere moztu eta gorde zuten. Azken hori txitxi-burruntziak egiteko. Horiek guztiak Extremadurako patroiaren omenez irailean prestatuko duten ospakizunean dastatuko dituzte. Urdaiazpikoa ez, hura lehortzeko tokirik ez baitute. Goizean lan egin ondoren, bazkaltzera gelditu ziren. Mahai inguruan 55 pertsona bildu ziren, txerri-hilketako Extremadurako ohiko bazkaria dastatzeko. Mus txapelketaLarunbatean, 16:30etik aurrera, La Encina elkartearen VI. mus txapelketa jokatuko da, zortzi errege eta hiru jokotara. Parte hartu nahi duten bikoteek txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago eman dezakete izena, 30 euro ordainduz. La Encina elkarteak zortzi sari eder banatuko ditu.