Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan, 21:00etan, Foruzaingoak 35 urteko altsasuar bat atxilotu zuen. Etxe batean tratu txarren kasu bat izan zitekeela gaztigatuta agertu ziren foruzainak eta udaltzainak. Antza, bikoteak eztabaida handia izan zuen eta, ustez, gizonak emakumea kolpatu zuen. Gizona etxean bertan atxilotu zuten. Beti ere, Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu gertatutakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.