Lan prekarietateari buruzko lekukotzak

Guaixe 2011ko martxoaren 3a

Gamesa, Igartex, Isphording, Recindsa eta Arfe enpresetatik kaleratutako emakumeen lekukotzak entzuteko aukera izan zen atzo, Gure Etxean. Emakumeek haien lan bizitzaren berri eman zuten eta, aldeak alde, enpresetan antzeko egoerak opatu zituztela nabarmendu zen. Esaterako, ardura postuak gehienetan gizonen esku zeudela edo emakumeak izan behar zutela beti etxea eta lana kontziliatu behar zutenak, gizonak sekula. Horretaz gain, kobratutako soldatetan alderik bazegoen edo ez ere aztertu zuten. Egoerak nahikoa berdintsuak azaleratu ziren mahainguruan. Bildutako emakumeek azaldu zuten lan egin nahi dutela, "baina guk defendatzen dugu hori edo erakundeek eta sindikatuek gizonendako ariko dira eta, gero soberan badago emakumeendako izanen da". Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak taldeek antolatutako Feministok prekarietateari planto! izenburua zuen mahainguruak 35 bat emakume bildu zituen.