Arfen sinadura baten zain

Guaixe 2011ko martxoaren 3a

Arfeko langileak epaileak dokumentazioa noiz sinatuko duen zain daude langileak. Dagoeneko haren esku dago dokumentazio guztia, baina epaitegian lan handia dute eta sinadura, gaur edo bihar iritsiko den zain daude langileak.Bitartean, Arfeko langileek atzo batzarra egin zuten eta erabaki zuten epaileak hartzekodunen konkurtsoa sinatu bezain laster greba bertan behera uztea.  Ilbeltzaren 10etik daude greba Arfeko langileak, mobilizazioak gelditu dituzte eta lantegiaren atean dauden, hura zaintzen. Horrela jakin zuten atzo gauean argindar hornidura moztu ziotela eta gaur goizean, berriz, gasa.Udalaren ekarpenaAltsasuko Udalak berriki erabaki du 2.000 euroko ekarpena egitea Arfeko enpresa batzordeak zabaldutako kontu korrontean.Nafarroako Kutxan, Arfe solución ya izenarekin zabaldu da kontua(2054 00 10 1391612746 67) eta elkartasun funts bezala erabiliko da. Hau da, diru premia duten langileek funtseko dirua enpresa batzordeari eskatzeko aukera izanen du. Behin lanera bueltatu ondoren, langileek jasotako kopuru bera bueltatu beharko dute. Hala, funtsean hasieran zegoen kopuru bera egonen da. Arfeko lan gatazka despeditu eta gero beste enpresaren batean halakorik sortuko balitz langile haiei pasako litzaieke elkartasun funtsa.