Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan hasiko da 2011ko Eszena jaialdia. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu du, herrialdeko zenbait udalekin batera, dantza ikuskizunak eta tailerrak herriarengana hurbiltzeko helburuarekin. Jaialdia Nafarroako 19 herritara iritsiko da, tartean, Altsasura. Dantzaldia martxoaren 4an hasiko da eta apirilaren 17an amaitu. Estilo anitzeko zenbait dantza konpainiarekin gozatzeko aukera izanen da. Azpimarragarria da Kubako DanzAbiera konpainiaren parte hartzea. Nafarroako konpainiei lekua egin diete eta azken ikuskizunak eskainiko dituzte Fuera del eje, Tempomobile eta Aldanza taldeek. Azken horrek dantza garaikidearen emanaldia eskainiko du Altsasuko Iortia kultur gunean, apirilaren 2an. Sarrerak salgai daude 6 eurotan.