Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Ihote Batzordeko kideak Iortiako oholtza gainera igoko diraDuela 30 urte berreskuratu ziren Altsasuko herri ihoteak. Inauteri batzordearen lana ez da alferrikakoa izan: gaur egun osasuntsu daude Altsasuko ihoteak eta bertako pertsonaiak aski ezagunak dira Euskal Herrian. Haien ospea nazioartean zabaltzen ari da urtez urte. Urrutira joan gabe, aurten lekua egin diete Brincheko (Belgika) Inauterien eta Mozorroen Nazioarteko Museoko Europako herri mozorroen erakusketan eta Pernikeko (Bulgaria) XX. Ihoteen Nazioarteko Jaialdian. Altsasuko Inauterietako Batzordeak bi antzezpen edo koreografia prestatu zituen Bulgariarako. Haien bidez, Altsasuko herri ihoteen izaera zabaldu eta pertsonaiak ezagutarazi zituzten. Altsasuko ihoteen ikusgarritasunak arrakasta itzela lortu zuen Bulgarian. Bidaiak jakin-mina piztu zuen altsasuarren artean. Bulgariako ibilerak altsasuarrei erakusteko asmoz, Iortia kultur gunean eskainiko dute nazioarteko jaialdian grabatutako dokumentala eta bertarako prestatutako ikuskizunak. Ihote giroan murgiltzeko eskaintza erakargarria da.IkuskizunaAltsasuko Inauterien Batzordeak Pernikeko (Bulgaria) XX. Surva Ihoteen Nazioarteko Jaialdirako prestatu zuten ikuskizuna eskainiko dute bihar herritarren aurrean. Altsasuko herri ihoteetako pertsonaia nagusiek parte hartuko dute ikuskizunean: Momotxorroak, Ereintza, Maskaritak eta Juantranposoak, txistuaren doinu alaia jarraiki; Akelarre eta sorginen konpartsa, trikitixa edo infernuko hauspoaren atzetik; eta Odolaren iniziazio erritoa, ezkila deia eta Tartalo begibakar indartsua, txalaparta primitiboaren erritmoarekin. Ikuskizunarekin batera, Pernikeko jaialdiko dokumentala eskainiko dute. 70 bat minutuko emanaldia izanen da.ErakusketaAltsasuko Herri Ihoteetan 30. urteurrenean, Ihote Batzordeak Altsasuko ikastetxeetako guraso elkarteek antolatzen zuten pintura, marrazki eta idazlanen erakusketa berreskuratu du. OrdutegiaMartxoaren 6tik 13ra, Altsasuko Gure Etxean.