Berdinketa Altsasun

Guaixe 2011ko otsailaren 28a

Bi taldeek tarteka dominatu zuten, baina Altsasuk gol aukera argi gehiago izan zituen. San Ignazio aurreratu zen markagailuan, Altsasuko defentsak penalty argi bat egin eta gero. Altsasu askotan heldu zen San Ignazioren atera, eta horietako batean bana berdintzea lortu zuen, Xabieren sekulako gol bati esker. Bigarren zatian Altsasu partidan sartu ezinik ibili zen eta egoera bikain probestu zuen San Ignaziok 1-2 aurreratzeko. Baina Altsasuk erreakzionatu zuen eta Davilak Altsasuk berdintzea lortu zuen, azken minutuan. Erregional mailako laugarren multzoko liderra Baztan da, 55 punturekin. Altsasu 13.a da, 19 punturekin.  Igandean Iruñean jokatuko du Altsasuk, sailkapenean hirugarrena den Universidad de Navarra taldearen kontra.