Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak azken bilkuran erabaki zuen III. Errepublikaren aldeko udal sarearekin bat egitea. Onartutako mozioan Errepublika sortzeko bide demokratiko eta baketsuak bultzatuko dituela onartu du udalak. Horrekin batera, egungo Estatu eredua agortutzat eman eta herritarrek Konstituzioaren erreforma eta erreferenduma eskatzera deitzen zaie; "herritarrek haien bozekin Espainiako Estatuarendako nahi duten Estatu eredua zehazteko". NaBai, ezker abertzaleak eta Ezker Batuak egin zuten bat eskaerarekin. Alderdi sozialista abstenitu egin zen eta UPNk kontra bozkatu zuen. Irurtzunen ondoren, erabaki bera hartu duen Sakanako bigarren udala da Altsasu. Nafarroan bost udalek egin dute bat eskaerarekin.