Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Epaileak jarritako hiru administratzaileetako bat langileek proposatutakoa izan daIlbeltzaren 10ean hasi zuten greba mugagabea Arfeko langileek. Zor zitzaien atzeratutako soldatak kobratu eta enpresarendako bideragarritasun plana eskatuz ekin zioten grebari. Greban 59 egun eman ondoren, atzo itzuli ziren lanera Arfeko 157 langileak, epaileak herenegun enpresaren hartzekodunen konkurtsoa sinatu ondoren. Lehen lanegunaGaurkoa, goizeko txandan sartu behar ziren langileak lantegiko atean sartzeko zain zeuden 5:45erako, ohiko sarrera orduan. Baina han ez zegoen inor ateak zabalduko zuenik. Ramon Arza kudeatzailea atea zabaltzera agertzen ez zela ikusirik, enpresa batzordeko kideek Foruzaingoan salaketa jarri dute. Han zeudela agertu da kudeatzailea. Lantegian argindarrik ez dagoenez eta beste ate batzuk zigilatuak zeudenez, aterik ezin zela ireki esan eta joan egin da, 8:00etan atea zabalduko zuen norbaitekin bueltatuko zela esanez. 9:10 aldera sartu dira langileak lantegira, tentsio handiko une batean. Enpresa batzordeko buru Luis Victor Rodriguezek azaldu digunez, lehen orduan kudeatzailearekin eta arloetako buruekin bildu ziren, egitekoa pixka bat antolatzeko. Lehen lehenik, langileak banatu eta erreminta eta materialen inbentarioa egiten hasi ziren. Baina argindarrik ez zegoenez, ez zuten ezer ekoizteko aukerarik izan. Kexa eta kezkaLangileen ordezkaria kudeatzailearen jarrerarekin kexu azaldu da. "Asteartean jakinarazi genion greba bertan behera utziko genuela. Atea zabaltzeko eta lana behar bezala antolatzeko nahikoa beta izan du, baina ez du ezer egin". Gaur lanera bueltatu behar zutenez, eta greba bertan gelditu behar zenez, enpresa atean ez zen langileen zaintza txandarik egon behar. Baina enpresa batzordeko kideak egon dira zaintza egiten. "Kristal batzuk hautsita daude eta haietatik lapurrak sar daitezke. Lapurretak egon zitezkeelako gelditu gara gauean zaintza egiten. Grebak iraun duen bitartean lantegi inguruan jendea bueltaka ikusi dugulako". Gaurkoan halakoak eragozteko konponketak egitekoak dira, baina horrekin ere kezka bazuten enpresa batzordean. AdministratzaileakEpaileak enpresaren martxa bideratzeko hiru administratzaile izendatu ditu. Administratzaileetako bat, Patxi Escobosa, enpresa batzordeak eskatu bezala haien konfiantzazkoa da. Bihar eguerdian haiekin bilduko da enpresa batzordea.