Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan Peña Azagresa taldeari 39-59 irabazi zion CBASK J taldeak. Eta CBASK F taldeak ere garaipena lortu zuen, 67-31 hartu zuen menpean Huarte. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 36+18 punturekin. CBASK J bosgarrena da, 28+1 punturekin, eta CBASK F zazpigarrena, 26+2 punturekin. Asteburuan Altsasuko bi taldeen arteko derbya jokatuko da Altsasun, CBASK J CBASK F taldearen kontra, larunbatean, 19:00etan. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan bigarren faseari ekinen zaio. Lehen fasean lider bukatu zuen CBASK taldeak Zangozan jokatuko du, Cantolaguaren kontra, larunbatean 16:00etan. Gizonezkoen kadete mailan Clientes CAN Alsasua taldeari 25-65 irabazi zion Burlata A liderrak. Burlata A liderrak, 32+16 puntu dauzka, eta Clientes CAN Alsasua laugarrena da, 26-3 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak Arangurenen jokatuko du Aranguren taldearen kontra, 11:30ean. Emakumezkoen kadete mailan bigarren mailako hirugarren fasea dago jokoan. 2. mailako hirugarren faseko 7-12 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua G taldeak 51-30 irabazi zion Zizurko Ardoi D taldeari. Burlata B taldea da liderra, 2+1 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua hirugarrena da, 2+1 punturekin. Larunbatean Burlatan jokatuko du Altsasuko taldeak, liderraren kontra, 12:15ean. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako hirugarren faseko 19-24 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua J taldeak 54-36 irabazi zion San Cernin B taldeari. Altsasuko taldea da liderra, 2+1 punturekin. Larunbatean Noain Caja Rural taldeak Clientes CAN Alsasua J taldea hartuko du, 10:45ean. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. Mailan bigarren faseari ekinen zaio. 1-8 postuen arteko lehiaketan, larunbatean Noain Caja Rural taldearen kontra ariko da Clientes Can Alsasua, 10:45ean. Eta San Cernin A taldeak Irurtzun hartuko du larunbatean, 11:00etan, Iruñean. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.