Aurki hasiko dira Fluitecnik-en lantegia egokitzen

Guaixe 2011ko martxoaren 2a

Unai Hualde Altsasuko alkateak jakinarazi du udalak Fluitecnik SA enpresari lanak egiteko eta jarduera hasteko baimenak eman dizkiola. Enpresa hori Gamesak utzitako pabilioian hasi nahi du bere jarduera udaberrian. Hualdek azaldu digunez, beharrezko txostenak egin ondoren, ahal bezain azkar egin dute tramitazioa bai udalak baita Ingurumen Departamentuak ere. Enpresak berriak 10.000 m2ko eremua hartuko du. 3.000 m2  modulu fotovoltaikoak ekoizteko izanen dira, 2.000 biltegirako, 300 laborategirako eta 200 bulegoetarako. Fluitecnik-ek 2,2 milioi euroko inbertsioa eginen du eta 46 langile izanen ditu.Udalaren ekarpenaAltsasuko Udalak berriki erabaki du 2.000 euroko ekarpena egitea Arfeko enpresa batzordeak zabaldutako kontu korrontean. Nafarroako Kutxan, Arfe solución ya izenarekin zabaldu da kontua(2054 00 10 1391612746 67) eta elkartasun funts bezala erabiliko da. Hau da, diru premia duten langileek funtseko dirua enpresa batzordeari eskatzeko aukera izanen du. Behin lanera bueltatu ondoren, langileek jasotako kopuru bera bueltatu beharko dute. Hala, funtsean hasieran zegoen kopuru bera egonen da. Arfeko lan gatazka despeditu eta gero beste enpresaren batean halakorik sortuko balitz langile haiei pasako litzaieke elkartasun funtsa.