Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan Altsasuko bi taldeen arteko derbya izan zen. CBASK J taldeari 41-51 irabazi zion CBASK F taldeak. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin da liderra, 38+19 punturekin. CBASK J bosgarrena da, 29-1 punturekin, eta CBASK F seigarrena, 29+3 punturekin. Larunbatean, CBASK J taldeak Huarte hartuko du 17:00etan, eta CBASK F taldeak Cantolagua hartuko du igandean, 11:30ean. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan bigarren faseari ekin zaio. Cantolagua taldeari 65-73 irabazi zion CBASK taldeak. IES Plaza de la Cruz da liderra, 2+1 punturekin, eta CBASK bigarrena da, 2+1 punturekin. Ostiralean CBASK taldeak Silotite Baztan hartuko du, 18:30ean. Gizonezkoen kadete mailan Arangurenek 55-51 irabazi zion Clientes CAN Alsasua taldeari. Burlata A liderrak, 34+17 puntu dauzka, eta Clientes CAN Alsasua laugarrena da, 27-4 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak SDR Arenas hartuko du, 12:15ean.Emakumezkoen kadete mailan bigarren mailako hirugarren fasea dago jokoan. 2. mailako hirugarren faseko 7-12 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua G taldeak 43-47 irabazi zion Burlata B liderrari. Orain Altsasuko taldea da liderra, 4+2 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak Teresianas taldea hartuko du Altsasun, 9:30ean. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako hirugarren faseko 19-24 postuen arteko lehiaketan, Noain Caja Ruralek 44-38 irabazi zion Clientes CAN Alsasua J taldeari. Frijucar Gares da liderra, 4+2 punturekin, eta Altsasuko taldea laugarrena da, 3-1 punturekin. Larunbatean Altsasuko taldeak Frijucar Gares liderra hartuko du, 9:30ean. Bukatzeko, nesken haur mailako 2. Mailan bigarren faseari ekinen zaio. 1-8 postuen arteko lehiaketan, Noain Caja Rural taldeari 29-31 irabazi zion Clientes CAN Alsasua, taldeak. Eta San Cernin A eta Irurtzunek jokatu beharreko lehia ez zen jokatu. Clientes CAN Alsasua da liderra, 14+7 punturekin. Irurtzun 8.a da, 7-3 punturekin. Larunbatean Clientes CAN Alsasuak San Cernin A hartuko du 9:30ean, Altsasun. Eta Irurtzun taldeak Ardoi B taldea hartuko du larunbatean Irurtzunen, 9:30ean. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.