Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak 11. Ziordia-Urbasa-Ekala ibilbidea antolatu du igandean, martxoaren 13an. Gogoratu, garai batean, Ziordia eta Lizarraldeko Ekala herriaren artean kontrabandoan ibiltzen zirela, Urbasatik pasatuz. Bada, ibilbide haiek gogoratzeko antolatu dute aipatu ibilbidea Altsasuko Mendigoizaleak taldekoek. Goizean Altsasuko Mendigoizaleak taldearen klubean jarri dute hitzordua, eta gero Ziordira joko dute, ibilbidea bertan hasteko. Bost ordu inguruko iraupena izangod u ibilbideak. Informaziorako eta izena emateko Altsasuko Mendigoizaleak klubetik pasa beharko da.