Ikasleek natur jarduerez gozatuko dute

Guaixe 2011ko martxoaren 9a

Nafarroako Gobernuko Kirol Institutuak 15. urtez Naturako Jardueren Kanpaina antolatu du. Aralarko Mikel Donea eta Sagrado Corazón ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako ikasleak parte hartuko dute kanpainan. Sagrado Corazonekoak herenegun joan ziren eta gaur itzuliko dira. Institutukoak, berriz, maiatzaren 9 eta 11 bitartean parte hartuko dute kanpainan.  Ikasleek raftina, piraguismoa eta bestelako jarduerez gozatzeko aukera dute. Hiru egun horietan Lekarozko gazte aterpetxean hartuko dute ostatu. Ikasle bakoitzak 149 euro ordaindu behar ditu, gobernuak 59 euroko laguntza ematen du.