Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiral arratsaldean Policarpo Anaiaren omenezko festa ospatu zuen Sagrado Corazón ikastetxeak. Ospakizunen barruan hiru sari banaketa izan ziren, beste horrenbeste lehiaketari zegozkienak. Haietan parte hartzea ibarreko ikastetxe guztiei zabalik zegoen. Txapelketa bakoitzean adituak ziren pertsonek osatu zuten epaimahaia. Sariak, berriz, Migel Angel Zubiriak, Unai Hualdek, Cristobal Calzadok ikastetxeko zuzendariak eta Faustinoren arrebak banatu zituzten.Lehiaketetako sarituakFaustino Anaia natura-argazkien lehiaketa: 1. saria, Julen Anton Fiz. 2. saria, Endika Saez eta 3.a, Ainhoa Beramendi. Pintxo lehiaketa: 1. saria, Jon Paredes. 2. saria, Pablo Viedma eta 3. saria, Mª Jose Naranjo.Mozorroen txapelketa (banakakoa): 1. saria, Endika Ziordia, 2. saria, Eder Saez eta 3. a Joseba Solis. Mozorroen txapelketa (taldeak): 1. saria, Las Tigresas, 2.a Los Mimos, 3.a La boda mafiosa eta 4.a Angeles o demonios taldearendako.