Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Industria sektore estrategikoen lehiakortasuna sustatzeko diru-laguntzak banatu ditu Espainiako Industria Ministerioak. Astelehenean zabaldu zuenez, laguntza jaso duen enpresetako bat da Sunsundegui altsasuarra. Nafarroako autogintzako 11 enpresek jaso dituzte dirulaguntza horiek. Guztira 11,3 milioi euro jasoko dituzte. Industria Ministerioak dirua aurreratuko die eta gero interesik gabe bueltatu beharko dituzte. Industria Ministerioak diru-laguntza horiek eman dizkie "Espainiako ekonomiaren ekoizpen eredua aldatzea lortzeko paper estrategikoa duten sektoreetako enpresei".