Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Argindarrik eta gasik ez dagoenez, langileak etxean daudeAurreko ostiralean bildu zen Arfeko enpresa batzordea (LABek 3 eta bina ELAk UGTk eta CCOOk) eta epaileak enpresaren martxa bideratzeko hiru administratzaileak. Eta han erabaki zen Arfeko 157 langileendako kontratuak aldi baterako eteteko enplegu erregulazio espedientea (EEE) sinatzea. Enpresa batzordeko buru Luis Victor Rodriguezek azaldu digunez, EEE hilaren 25a baino lehen aurkeztuz gero langileek apirilaren 10etik aurrera kobratzeko modua izanen dute horrela. "Soldata bat kobratzeko modu azkarrena zen hori. Espedientea sei hilerako da, baina epe hori laburtu daiteke".Espedientea indarrean sartu bitartean, langileak etxean daude, ordaindutako baimenarekin. Izan ere, Arfe argindar eta gas hornidurarik gabe jarraitzen du. Administratzaileak egoera hori zuzentzen saiatzen ari dira. EgoeraEpaileak izendatutako hiru administratzaileak gaur egun buru belarri ari dira Arferen kontuak zein diren aztertzen. Ramon Arza kudeatzaileak emandako datuez gain han eta hemen eskatzen ari dira errealitatea zein den jakiteko. Kudeaketa batzorde bat ari da enpresaren eguneroko kudeaketaz arduratzen. Batzorde horretan daude epaileak izendatutako 3 administratzaileak, enpresa batzordeko kide bat, erosketa eta salmenta buruak eta ekoizpen eta komertzialen arduradunak. Egunero edo bi egunetik behin biltzen ari da kudeaketa batzorde hori eta enpresak bideratzen eta datuak baloratzen. Luis Victor Rodriguezek azaldu digunez, astelehenean langileen batzarra eginen da. Langileek proposatuta epaileak Arfeko administratzaile kargua eman dion Patxi Escobosak hartuko du hitza. Langileei egoeraren berri emanen die.