Irati Jimenezen lana aztergai

Guaixe 2011ko martxoaren 17a

Kima euskara taldeak Irati Jimenez Zure Bonnie, nire Clyde lana ezagutzeko gonbitea egin du. Horretarako aukera izanen da Testu bazkako martxoko bigarren saioan, datorren asteazkenean. Testu bazka lagundutako irakurketa da. Denen artean euskarazko testu labur bat irakurri eta, saioaren gidariak lagunduta, guztien artean testuari mamia ateratzen saiatzen dira. Bi astetik behin dozena erdi lagun biltzen dira. Ateak zabalik daude interesatuta dagoen ororendako. Antolaketa lanak errazteko, izena eman behar da Altsasuko liburutegian, Itsasi euskaltegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean. Hilaren 22ra arteko epea dago.