Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Las Grotesques eta Sexpeare taldeek mendebalde urruneko komedia barregarria dakarte, Sin balas antzezlana. Elena Lombao eta Cristina Gallego aktoreek umorezko lana antzeztuko dute Altsasuko Iortia kultur gunea.Gurdi batek lotuta eta mendeku batek bananduta, John Cliff cow boy handiak eta Dalas Wayne abeltzain kaxkarrak Sweetwater hirira heldu nahi dute. Bitartean, Pinkertons anaiak, lege gizon dotore eta maltzurrak atzetik dituzte. Bidaia horretan ohartuko dira nahiko antzekoak direla, eta agian, soilik agian, western eta maitasun istorio bat sor daiteke.Oharra: ikuskizun honetako azken bala zuretzat da.