Esperientzia eta gaztetasuna Ezker Batuaren zerrendan

Guaixe 2011ko martxoaren 18a

Herenegun aurkeztu zuen Altssuko Ezker Batuak (EB) udalerako hautagaitza. Arturo Carreno Parras izanen da alkate-gaia. Haren ondoan izanen ditu Beatriz Fernandez eta IÃaki Donlo gazteak. Altsasun EB gisa aurkeztuko dira, batzarrak hala erabaki duelako. Hala ere, Batzarreko kideei elkarlanerako deia egin zieten. Carrenok aurkezpenean adierazi zuen Ezker Batuak ahalaegin guztiak eginen dituela langabezian eta lanik gabe dauden pertsonei laguntzeko. Horretarako industria ezartzeko lurra, enplegu tailerrak eta bestelakoak sustatzeko asmoa dutela aurreratu zuen. Ezkerreko hautagaiak ere ingurumenagatik eta arnasten dugun aireagatik kezkatuta azaldu zen. Olatzagutiko porlandegian errausteko dagoen asmoen inguruan zaindari egon beharra nabarmen du zuen, gure eta gure seme-alaben osasuna hondatuko duten produktu kutsakor eta kaltegarriak erraustu ez daitezen. Enpresen deslokalizazioa, eta ondorioz langabezia eta miseria eragozteko Nafarroako Gobernuak esku hartu behar zuela nabarmendu zuen Carrenok. Natur baliabideak behar bezala zainduz, turismoa enplegua sortzeko baliatzearen alde agertu zen  EBko hautagaia. Kalitatezko arlo publikoaren aldeko aldarrikapena egin zuen Carrenok. Zumalakarregi plana lehenbailehen konpontzea eta haur eskola azkar batean zabaltzeko lan eginen dutela ere azpimarratu zuen. Altsasu biziaren aldeHala agertu zen Beatriz Fernandez. Herriaren egoera sozioekonomikoaren jakitun, Ezker Batua Altsasu berpizteko lan eginen dutela ziurtatu zuten. Udalean lanpostuak sortu eta behar duten pertsonendako laguntzak bilatuko dituztela aurreratu zuen.