Agur hunkigarria

Guaixe 2011ko martxoaren 22a

Atzo despeditu zituzten betiko N.G.A. eta G.G.G. , 17 eta 16 urteetako nesaki altsasuarrak. Atzokoan hildako bi nesakiei lehen agurra ikasten zuten Aralarko Mikel Donea institutuan eman zieten ikaskidek. 11:00etan, bost minutuz, ikasleek isilik gogoratu zituzten hildakoak. Haien omenez, txistulari batek Agur Jaunak doinua jo zuen. Arratsaldean Altsasuko Foru plaza txiki gelditu zen bi nesakiei  azken agurra ematera bildu zen jendea hartzeko. Hilkutxak dantzarien arku artean sartu ziren elizan txalapartaren ttakunek bakarrik hautsi zuten isiltasun izugarri baten erdian. Elizkizuna eta gero bi nesakien omenezko aurreskua dantzatu zen. Ondoren, Haize Berriak bandak Agur Jaunak jo zuen, hildakoetako bat han jotzen baitzuen.Dolu egunaAltsasuko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak aho batez erabaki zuen astelehena dolu eguna izendatzea. Horrekin batera Altsasuko Udalak hildakoen familiei doluminak adierazi zieten, baita "Altsasuko herriaren hurbiltasuna eta maitasuna" ere. Altsasuko Udalak gertakariaren ikerketaren jarraipena eginen du. Ondorioen txostena eskatuko du ere, hura aztertzeko. AdierazpenakNafarroako Gobernuaren bozeramale Alvaro Mirandak bi nesakien heriotzagatik atsekabea adierazi zuen. Gertaera ikaragarria izan zela nabarmendu ondoren herritarrei trenbidearekin kontu handia izateko eskatu zien. Espainiako Gobernuko ordezkari Elma Saizek, bestalde, dolumina azaldu zuen eta, gaineratu zuen, zer gertatu zen jakiteko gertaera ikertzen ari direla.