Beste garaipen bat Altsasurendako

Guaixe 2011ko martxoaren 21a

Altsasuk Ultzama hartu zuen Dantzaleku futbol zelaian. Hasieratik joko ona erakutsi zuen Altsasuk, eta 15. minutuan, jokaldi eder bat borobilduz Altsasurendako lehendabiziko gola sartu zuen Davilak. 20 minutu pasatu eta gero berdintzea lortu zuten Ultzamakoek. Bigarren zatian arbitroak Altsasuren aldeko penalty argi bat seinalatu zuen, Davilak jaurtiki eta bete-betean asmatu zuena. Horrela, 2-1 gailendu zen Altsasu.Baztan da erregional mailako liderra, 61 punturekin. Altsasuk 13. Postuan jarraitzen du, baina 25 punturekin. Asteburuan sailkapenean 14.a den Urbasa taldearen kontra ariko da Altsasu, Zudairen.