"Inorena ez den lurrean gaude"

Guaixe 2011ko martxoaren 24a

Horrela azaldu zigun atzokoan enpresa batzordeko Gustavok Arfeko langileen egoera, ez atzera ez aurrera daudela adierazteko. Atzo oraindik ez zekiten enplegu erregulazio espedientea aurkeztu ote zen eta, beraz, noiz hasiko diren kobratzen. Epaileak enpresa kudeatzeko jarritako administratzaileetako batekin, Patxi Escobosarekin bildu ziren langileak batzarrean. Langileek beraiek proposatutako kudeatzaileak egoeraren berri eman zieten. Astelehenera arte jasotako datuekin kudeatzaileak jakinarazi zuen 37 langilerendako lana izanen zela hasieran (zeharkako 7 lanpostu eta gainontzekoak zuzenak), eta martxaren arabera gehiago hartuko zituztela.Datu zehatzak ez zituztela eta informazioa bilatzen jarraitzen zutela ere zehaztu zuen Escobosak. Enpresak berak eta Deloitte aholkularitzak emandako datuekin ez dira gehiegi fida langileak. Astelehenekoa eta gero langileek etorkizunera begira aukera guztiak zabalik dituzte.