Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko gazteek gaurko gazte borroka eguna deitu dute, eta horrekin batera, 17:00etan, Foru plazan eginen den ekitaldira agertzeko eskatu dute: "sakandar gazteok Sakanan bizi eta lan egin nahi dugulako eta Nafar gobernuak hau bermatzen ez duelako". Egun horren antolaketarekin gazteek ibarrak pairatzen duen ekonomia krisia salatu nahi dute: "Sakana bortizki kolpatu du". Bi urtetan langabezia tasa %120 hazi dela nabarmendu dute eta horrek guztiak "ibarreko gazteriaren etorkizuna kolokan jartzen" duela nabarmendu dute, azpimarratuz emakume gaztea prekarietatearen isla izaten jarraitzen duela. Gazteak, aldi berean, Abian plataformak apirilaren 9rako Iruñean deitu duen manifestazioan parte hartzera animatu du.