Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar Burunda pilotalekuak Arfeko langileen aldeko herri bazkaria hartuko du. Abian plataformak antolatu du bazkaria. Paella jatea izanen da, auzolanean prestatuko dena. Jakiak ere auzolanean bilduko dira, "ahalik eta herritarrena" izateko. Bazkarira joan ezin duenak Arfeko enpresa batzordeak CANen zabaldu duen kontu korrontean (Arfe solucion ya) ekarpena egiteko aukera izanen du.Arfeko enpresa batzordeak jakinarazi duenez, behar duten langileak ari dira kontu korrontean bildutako dirua erabiltzen. Behin kobratu eta gero jaso duten diru kopuru bera bueltatu egin beharko dute. Lan gatazka bukatzen denean kontu korronte horretan bildutako dirua sor litekeen beste lan gatazketan erabil liteke. Enpresa batzordeak ere argitu du Altsasuko Udalak emandako 2.000 euroak itzuli eginen dizkiola. Aldi berean, jasotako babes ekonomikoa eta morala eskertu du.