Pasen y vean. Martxoaren 26an, larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 3 euro.Pasen y vean. Horrela deitzen da Altsasuko Antzerki Tailerraren azken lana, ikasturte osoan egindako lanaren emaitza. Izenburuak zirkua iradokitzen du, eta, hain zuzen, tailerrak zirkua ekarriko du Altsasuko Iortia kultur gunera. Emanaldi bikoitza eskainiko dute bihar iluntzean, etxeko zaleen aurrean. "Ikusleek primeran pasako dute" nabarmendu du Virginia Albira zuzendariak. Antzezlanaz gozatzeko sarrerak salgai daude. GaiaZirkua heldu da! eta herritarrak ikuskizunaz gozatzeko irrikaz daude. Baina zirkukoek udaletxeari ez diote dagokien zerga ordaindu, eta hain justu zirku emanaldia hastera doanean udal funtzionarioak agertuko dira agertokira, zerga kobratzera. Baina zirku honetan dena ez da musika eta distira... sekretuak daude. Pertsonaiak ez dira ematen dutenak, gauzak ez dira ikusten diren bezala. Hortaz, sorpresa galantak egon daitezke. 18 kideko talde langileaVirginia Albirak lau urte daramatza Altsasuko Antzerki Tailerraren ardura ematen. Aurten adin guztietako 18 kide dauzka tailerrak, 15 urtetik hasita 60 urtetaraino. Horietatik lau gizonezkoak dira. Gehienek hiru urte daramatzate eta beste batzuk berriak dira. "Egia esan gehiago mugatu egin ohi da parte-hartzaileen kopurua, zaila delako horrenbeste jenderekin lan egitea. Baina denak onartu genituen Altsasuko Antzerki Tailerrekoak oso langileak direlako. Euren artean ezagutzen dira, harreman ona eta berezia dute eta lana izugarri errazten dute. Oso langileak dira eta oso ongi moldatzen gara" azpimarratu du Albirak. Aurten lastailan hasi zuten tailerra eta martxoan bukatuko dute, hain zuzen ere emanaldiaren ondoren. Tarte horretan asteartero bildu izan dira Iortian, 20:00etatik 22:00etara. "Egia esan, antzezlana prestatzeko oso tarte laburra da, tailer gehienek apirila edo maiatzera arte irauten baitute. Baina hau da dugun epea. Taldekideek gogoa dutenez eta oso langileak direnez, antzezlana atera dugu" gaineratu du zuzendariak. Prozesu osoa landu duteAltsasuko Antzerki Tailerreko kideek sortu dute antzezlana, gidoitik hasita jantziak, dekoratua eta antzezpenera arte. Prozesu osoa, beraz. Aste honetan entsegu gehiago egin dituzte, guztia puntuan jartzeko. Oraindik ere urduri jartzen direla azaldu du Virginia Albirak. "Urduri jartzen dira eta jarri behar dira. Hori oso ona da. Orain arte antzezlanak beti ondo atera dira, akaso urduritasun puntu horrengatik". Hortaz... has dadila ikuskizuna!Proposamenak jasotzeko prestBeste urte batzuetan Altsasuko emanaldiez aparte, beste emanaldi batzuk eman dituzte kanpoan. Aurten, momentuz, ez dakite herritik kanpo antzeztuko duten. "Gustatuko litzaiguke ateratzea, baina momentuz ez dugu ezer zehaztu. Proposamenak entzuteko prest gaude" zehaztu dute. Halaber, Virginia Albirak hurrengo urtean Altsasuko Antzerki Tailerrarekin jarraitzeko prest dago. "Iruñetik joatea ahalegina da niretako, baina oso gustura nago Altsasuko tailerrekoekin, lanerako oso talde ona delako. Izugarrizko prestutasuna dute eta gozamena da beraiekin lan egitea" adierazi du. Albira iruindarra da eta antzerki klaseak ematen ditu eskoletan eta kultur etxeetan, helduei eta txikienei. Aurretik ere aktore lanetan aritu da Trokolo, T´Ombligo eta Belebisi taldeetan, baina kontziliazio arazoengatik aktore lana alde batera utzita dauka momentuz. Pasen y veanSortzailea: Altsasuko Antzerki TailerraZuzendaria: Virginia AlbiraAntzezleak: Marta Diego (Cristal, ezezaguna), Julia Alvaro (Rubi, ederra bezain zitala), Amelia Lapuente (Colin, bipolarra), Javier Markotegi (Klaus jauna), Erkuden Palacios (Meredith, hirukia), Eider Leoz (Ni, zoriontsua), Edurne Etxeberri (Berria), Itziar Arcones ("braguetazo" delakoa eman duena), Claudia Caballero (Mika, beste hiruki bat), Nahikari Gonzalez (Marionne, iluna), Iñigo Martinez (Magnus zalantzatia), Puy Senar (Otilia, bazter nahaslea), Eder Goikoetxea (Oesteko Billy), Iñaki Lopez (Mikel Bartzina, funtzionaria), Olivia Galparsoro (Yolanda Sanz, funtzionaria), Izaro Sola (Margot, azken hirukia), Pili Bueno (Gina, orkestra zuzendaria) eta Natalia Martin (Melodie ijitoa). Sarreren salmenta: Iortiako leihatilan (ostiralean 10:00etatik 22:00etara eta larunbatean 19:30etik 20:30era), 012 telefonora hots eginez edo www.entradas.com web gunean.