Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 27an, igandean, 12:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Prezioa: La Encinako bazkideek doan eta gainontzekoek 4 euro.Altsasuko La Encina Extremadurako elkarteak kontzertua antolatu du iganderako Altsasun. Hain zuzen zere, Iruñeko Valentziako Etxeko Banda Sinfonikoa Altsasuko Iortia Kultur Gunera hurbilduko da igande eguerdian, kontzertua eskaintzera. Juan Jose Torres Torneroren zuzendaritzapean, Valentziako doinuak eta beste asko ez dira faltako. La Encinako bazkideek sarrera dohainik izango dute, baina gainontzekoek 4 euroko sarrera ordaindu beharko dute. Sarrerak Iortia kultur gunean bertan jasoko dira.