Altsasuko IV. III Mendi Zerrak mendi ibilaldian izena ematea zabalik

Guaixe 2011ko martxoaren 23a

Apirilaren 2an, eta Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatuta, IV. III Mendi Zerrak mendi ibilbidea jokatuko da, Nafarroako Mendi Ibilbideen Zirkuituko puntuagarria den hirugarren ibilbidea. 42 km-ko mendi ibilaldia izango da, 2.100 metroko desnibela duena.Izena ematea zabalik dago martxoaren 28ra arte, eta horretarako www.altsasukomendigoizaleak.com web gunera jo behar da. Dagoeneko 100 mendizalek baino gehiagok eman dute izena.