CBASK-en asteburuko emaitzak

Guaixe 2011ko martxoaren 23a

Altsasuko Saskibaloi klubeko taldeek -CBASK eta Clientes CAN Alsasua- asteburuan  egindakoari errepasoa emango diogu. Gizonezkoen senior mailan Larraona taldeari 42-45 irabazi zion CBASK F taldeak, eta Cantolaguak, aldiz, 59-47 irabazi zion CBASK J taldeari. Sailkapen orokorrean Fonseca B Liceo Monjardin taldeak jarraitzen du lider 42+21 punturekin. CBASK F bosgarrena da, 33+5 punturekin, eta CBASK J seigarrena, 32-1 punturekin. Igandean CBASK F taldeak Silotite Baztan hartuko du Altsasun, 11:30ean. Eta larunbatean, CBASK J taldeak Larraona hartuko du Altsasun, 17:00etan. Gizonezkoen junior mailako 2. maila autonomikoan bigarren fasean dabiltza. CBASK taldeak atsedena izan zuen, baila hala ere lider jarraitzen du, 4+2 punturekin. Larunbatean Oliten jokatuko du, 11:30ean, Zona Media CB Olite taldearen kontra.  Gizonezkoen kadete mailan 2. faseko lehen kategoriako 1-8 postuen arteko lehiaketa hasiko da asteburuan. Clientes CAN Alsasuak larunbatean Zizurko Ardoi A taldea hartuko du Altsasun, 10:50ean.  Emakumezkoen kadete mailan bigarren mailako hirugarren fasea dago jokoan. 2. mailako hirugarren faseko 7-12 postuen arteko lehiaketan, Clientes CAN Alsasua G taldeak menpean hartu zuen Navarro Villoslada. Altsasuko taldea da liderra, 7+4 punturekin. Larunbatean Tafalla A taldea hartuko dute Altsasuko neskek, 10:50ean, Zelandin. Eta emakumezkoen kadete mailako 2. mailako hirugarren faseko 19-24 postuen arteko lehiaketan, Berriozar MKE taldeari 31-36 irabazi zion Clientes CAN Alsasua J taldeak. Frijucar Gares liderrak 8+4 puntu dauzka, eta Altsasuko taldea 3.a da, 6+1 punturekin. Larunbatean etxean jokatuko du Altsasuko taldeak, 10:50ean, Miravalles taldearen kontra.  Bukatzeko, nesken haur mailako 2. mailako bigarren faseko 1-8 postuen arteko lehiaketan, Ardoi B taldeak 36-30 irabazi zion Clientes CAN Alsasua taldeari. Eta Toki Ona Bortziriak taldeak 48-39 hartu zuen menpean Irurtzun. Ardoi B taldea da liderra, 18+9 punturekin, eta Clientes CAN Alsasua da bigarrena, 17-1 punturekin. Irurtzun 8.a da, 10-6 punturekin. Larunbatean Clientes CAN Alsasuak Toki Ona Bortziriak taldea hartuko du Zelandin, 10:50ean. Eta Noainen jokatuko du Irurtzunek, Noain Caja Rural taldearen kontra, larunbatean 11:30ean. Aipatutakoez gain Altsasuko saskibaloi klubak ere taldeak ditu minibasket mailan, neskena eta mutilena.