Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Balorazio oso positiboa egin du Abian plataformak larunbateko elkartasun paelladaz. 200 pertsona inguru bildu ziren Burunda pilotalekuan bazkaltzera, altsasuarrak gehienak. Lortutako dirua Arfeko enpresa batzordeak zabalik duen kontu korrontean sartu du Abianek. Izan ere, hori zen bazkariaren helburuetako bat. Egoera ekonomiko larrian dauden Arfeko langileei laguntzeko dirua lortzea, lastailetik apenas kobratu dutelako. Bestetik, langile eta familiengan lan gatazkak sortutako tentsioak arintzeko gune bat eskaini nahi zuen Abian-ek eta hori ere lortu zuen. Auzolanean prestatu zen bazkaria. Abianeko boluntarioak Altsasuko dendetan bildutako jakiekin prestatu zen paella. Eta boluntarioak izan ziren hura zerbitzatu zutenak.