Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean eskalada tailerra antolatu du. Larunbatetan izanen da, apirilaren 2an, 9an eta 16an, 18:00etatik 20:00etara. Izena ematen dutenek 12 eta 30 urte artean izan behar dituzte eta 3 euro ordaindu beharko dituzte. Eta ikastaroa despeditzeko, apirilaren 30ean, larunbatarekin, Rocopolis rokodromora irteera eginen dute, 17:00etatik 21:00etara. 18 urtez azpikoek 11 euro ordaindu beharko dute sarrerarengatik eta 5 euro bidaiagatik, eta 18 urtez gorakoek 14 euro sarreragatik eta 5 euro bidaiagatik. Informaziorako eta izena emateko Intxostiapunta gazte gunera jo behar da (948 564 785).