Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak Aste Santuko Bateragarria, Dibertigarria programa antolatu du, eta jakinarazi du heldu den asteazkenera arte dagoela zabalik izena emateko epea. Programa horretan 3 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu dezake. Beti ere, lana edo familia ardurengatik ikastetxeen opor garaian haien zaintza zailtzen zaien pertsonen seme-alabak badira. Udalaren eskaintza apirilaren 26, 27, 28 eta 29rako da, eta bi ordutegi eskaintzen ditu aukeran: 8:30etik 13:30era eta 11:00etatik 13:30era. Gehienez ere 40 plaza daude. Izena emateko 012 telefonora jo beharko da. Egindako aukeraketaren arabera 13 edo 6,5 euro ordaindu beharko dira.