Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste Santua bertan dugun honetan, Kima euskara taldeak Biblia ezagutzeko gonbitea egiten du. Helburu hori izanen dute datorren asteko Testu bazkan. Zehazki, Kantarik ederrena liburukia eta beste batzuk aztertuko dituzte. Testu erlijiosoak aztertuko dituzte ikuspegi literariotik. Kima euskara taldearen gonbidapenari erantzunez, otsailetik bi astetik behin biltzen dira dozena erdi literatur zale. Etxeko lanik gabe, Testu bazka lagundutako irakurketa bat da. Taldean eta gidariak lagunduta, irakurritako testuari mamia, zukua, sekretuak eta beste ateratzen saiatzen dira.Interesatuek izena eman dezakete apirilaren 5era arte Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean.