Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar iritsiko da Altsasura Escena dantza jaialdia. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak, zenbait udalekin batera, antolatutako jaialdiak dantzaren zirrara zabaltzen du herrialde osoan. Martxoaren 4tik apirilaren 17ra Nafarroako 19 herritan izanen da. Bihar, larunbatean, geldialdia eginen du Altsasun. Iortia kultur guneko oholtza gainera igoko da Aldanza 11 taldea. Dantza garaikideaAldanza 11 taldeak dantza garaikidea ekarriko du Altsasura. Zortzi dantzari igoko dira oholtza gainera, Almudena Lobonen zuzendaritzapean. Nafarroako dantza taldeak bi dantza ikuskizun sakon eskainiko ditu, ikusleari barru-barrura iritsiko zaizkion ikuskizunak. Nada de nada ikuskizunak ametsen eta eguneroko txikikerien balioa goratzen du. Izan ere, zer dugu haiek gabe? Ezertxo ere. "Landutako poztasun une bakar batzuen atzean, izugarrizko lana dago: hautsitako ilusioak, inoiz esan ez diren gauzak eta bihotz bakartiak. Ametsik ez baduzu, inguruan daukazunari so egiten ez badiozu, maitasuna eske dabiltzan ahotsak entzuten ez badituzu, amaieran, zure buruarekin bakarrik zaudenean, eskuak hutsik izanen dituzu" diote.Mozarabesque remix ikuskizunak lurreko gauzek inongo garrantzirik ez dute tokira garamatza. Baina bidearen amaieran, azken arnasaldiekin bide berri bat sortzen dute, bizitza berri bat. Escena dantza jaialdia AltsasunApirilak 2. Aldanza 11. Nada de nada eta Mozarabesque remix. Dantza garaikidea. Apirilak 10. Dinamika. Animaliak. Dantza familiarra.Sarrerak salgai Iortia kultur gunean.