Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Iortia kultur gunea elkartasunez busti da aste honetan. Enrique Pimoulier argazkilari ezagunak Rwanda. Nafarroako lankidetzaren jatorria erakusketa dakar. Nafarroako Gobernuak antolatutako erakusketa ibiltaria zenbait herritan izan da eta dagoeneko bisitari andana izan du. Apirilaren 12ra arte Altsasun izanen da.Hausnartzeko argazkiakEnrique Pimoulier-en Rwandako 45 argazkik osatzen dute erakusketa. Argazki horietatik abiatuta, erakusketak orokorrean Nafarroako lankidetza eta bereziki Rwandakoa aztertu eta haren inguruko hausnarketa piztu nahi du. Helburu horrekin, argazkiekin batera Foru Komunitateko nazioarteko lankidetza programei buruzko informazio-panelak eta joko interaktiboak ageri dira. Erakusketak sentsibilizazio tresna izan nahi du.Enrique Pimoulier Galeanoren hitzetan bi argazkilari mota daude, miseria merkantzia bihurtzen dutenak eta pertsonen sufrimendua duintasun bihurtzen dutenak. Azken horien artean dago Enrique Pimoulier. Argazkilaria helburu duen herrian barneratu eta, pertsonatik pertsonara, haien errealitatea islatzen du. Argazkilariak nazioarteko zenbait sari irabazi ditu.LankidetzaNafarroa 1974an hasi zen Ruandari laguntzen, Nembako San Francisco Javier ospitalea sortuta, Ruhengeriko elizbarrutian lan egiten zuten nafar erlijiosoen bultzadari esker. Nembako ospitalea Nafarroaren nazioarteko lankidetzaren sinbolo historikoa da. Garapenerako Nazioarteko Lankidetza programa 1991n sortu zenetik, Nafarroak 220 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Erdialdeko Amerikako, Hego Amerikako eta Afrikako 91 herrialdetako proiektuetara.