Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Recindsa enpresan lan egin zuten 30 langile urratsak ematen ari dira kooperatiba bat sortzeko. Haien asmoa da enpresa ohiaren jarduera hartzea. Recindsak 2009ko ekainean itxi zituen ateak, 69 langile kalean utziz, gehienak emakumeak. Autogintza arloan aritzen zen. Guaixe astekariaren galderei erantzunez, Alvaro Miranda lehendakariordeak atzo Altsasun esan zuen Nafarroako Gobernua hartzekodunen lehiaketan izanen dela, lantegia eskuratzeko asmoz. "Ondoren lantegia langileei alokatzeko asmoa du". Mirandak azaldu zuenez, Nafarroako Gobernuak aurreko ostiralean hartu zuen erabakia. Prozesua azkar joan daitekeela eta asteen kontua izan daitekeela nabarmendu zuen Mirandak.