Goi mailako tronboi ikastaroa Altsasun

Guaixe 2011ko apirilaren 4a

Haize Berriak Bandak, Nafarroako Banden Federazioaren laguntzarekin, Dando la vara tronboi ikastaroaren bigarren edizioa antolatu du. Apirilaren 15etik 17ra izanen da, Altsasun. Sakanako bandak goi mailako musika ikasleen artean erreferente izatea nahi du. Horregatik goi mailako irakaslea gonbidatu du: Gilles Milliere, Parisko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea. Harekin batera, irakasle lanetan izanen dira Victor de Andres, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea, eta Marco Bellizzi, Gasteizko bandako bakarlaria. Ikasleak lau mailatan banatuko dira: oinarrizko mailako lehen ziklokoak (musika eskola), oinarrizko mailako bigarren ziklokoak (musika eskola), erdi mailakoak (kontserbatorioan sartzeko prestatzen ari direnak eta erdi mailakoak), goi mailakoak eta musikari profesionalak. Oinarrizko mailako ikasleak taldean ariko dira. Erdi mailakoek eta goi mailakoek, berriz, taldekako eta banakako klase magistralak izanen dituzte.Iaz antolatu zuen lehen aldiz tronboi ikastaroa eta erantzuna ederra izan zen: Altsasun Nafarroako eta ondoko herrialdetako 35 ikasle bildu ziren. Aurten kopuru hori gainditzea espero dute.   www.haizeberriak.com Ikastaroaren informazioa eta izena emateko orria bandaren web orrian.Kontzertuak IortianApirilaren 16an, larunbatean, 20:30ean, Haize Berriak banda eta irakasleak. Apirilaren 17an, igandean, 12:30ean, Haize Berriak banda eta ikasleak.