Atzo hartu zuten erabakia. Epaileak izendatutako administratzaileak, kudeaketa batzordea eta Ramon Arza zeudela hartu zen erabakia, eta gero langileei jakinarazi zitzaien. ELA ez beste sindikatu guztiek sinatu zuten akordioa. Enpresa batzordean ELAko kide den Gustavo Catalanek azaldu digunez, "administratzaileak pasa den astera arte 37-40 langile gelditu eta aurrera egiteko aukera txiki bat zegoela esan ziguten. Baina atzo Arfe ixteko kontuarekin etorri ziren".Administratzaileek langileei azaldu dietenez, "itxieraren errua ez da langileen grebarena. Baizik eta, urtetan Arfen izandako kudeaketa txarraren ondorio". Catalanek azaldu digunez, kudeaketa txar horren adibide gisa jarri dute kutxa gotorrak behar baino prezio merkeagoan saltzea edota lanpostu guztietarako produktibitate denbora eta kostu berak jartzea. ItxieraEpaileak jarritako administratzaileek enpresaren itxiera ordenatua egin nahi dute. Horretarako, eskaera asteartean egin zuten epaitegian. Heldu den astean langileek kitatze-agiria sinatuko dute eta langabezian geldituko dira. Kaleratuak izateagatik langileek lan egindako urte bakoitzeko 22 eguneko soldata (20 Fogasatik eta 2 enpresatik) jasoko dute, 12 hileko topearekin. Administratzaileen asmoa da 10-15 langile lanean gelditzea, enpresa ixteko. Gehienak komertzialak eta bulegoetako langileak izanen dira. Horiek lana despeditzean lan egindako urte bakoitzarengatik 30 eguneko saria eta 15 hileko mugarekin jasoko dute. Azken langile horiek izanen dira lantegia itxi aurretik biltegian dagoen produktua salduko dutenak. Arfek duen zorra ordaintzeko beharrezkoa bada, lantegiak, patenteak eta beharrezko dena. Hala ere, epaileak jarritako administratzaileek ez dute zehaztu zenbatekoa den Arfek kutxekin, hornitzaileekin eta besteekin duen zorra. KobratuArfeko langileak ilbeltzaren 10ean greba mugagabea hasi zuten, soldata kobratzeko eskatuz. Urritik hilabete bateko soldata erdia besterik ez dute kobratu. Iazko bi estrak ere zor zaizkie. Langileek heldu den astean kontratuak desegin ondoren, martxoari dagozkion bederatzi egun kobratzeko aukera izanen dute eta, maiatzetik aurrera, langabezia. AldeaLangileek jasoko duten kalte ordainen artean dagoen aldeagatik ez zuen sinatu ELAk akordioa, baita lantegia itxiko dutenak enpresaren jarraipenaren alde greba "borroka" egin ez dutenak direlako.