Liburuaren Egunera hurbiltzen ari gara eta, horrekin batera, liburuen munduan murgiltzeko hamaika aukera dugu. Altsasuko Udal liburutegiak Liburuaren Astea antolatu du. Apirilaren 11tik 15era, liburuak lagun, mundu osora bidaiatzeko gonbitea egin du. Idazle eta ilustratzaile topaketaMorkotsek Leire Bilbaoren Olagarro bat bainuontzian liburua ilustratu zuen 2010ean. Aste osoan zehar Altsasuko haur eta gazteek liburua ezagutu eta hari buruz idatzi eta marrazteko aukera izan dute. Egindako lanak jendaurrean jarriko dituzte.Astelehenean, berriz, idazlearen eta ilustratzailearen topaketa egonen da Altsasuko Iortia kultur gunean. Leire Bilbaoren hitzak eta Morkotsen irudiak lagun, altsasuarrek Mikel eta bere maskota Erro olagarroaren istorio ederra ezagutzeko aukera izanen dute. Ondoren, bertaratzen diren haur eta gazteek ipuin berri bat sortzeko aukera izanen dute Leire Bilbaoren eta Morkotsen laguntzarekin.Morkots ilustratzaileZenbait aurpegi ditu Jose Mari Morcillo Morkots-ek. Zinta edo komikiak egiten ditu, besteak beste, Guaixe astekarian, animazio filmetan parte hartu du eta liburuen ilustrazio lanak ere egin ditu. Altsasuarrak hiru liburu ilustratu ditu: Antxiñe Mendizabalen Nire amak ez dauka erremediorik (Elkar, 2009), Leire Bilbaoren Olagarro bat bainuontzian eta Juan Cruz Igerabideren Misterioa argitu arte (Elkar, 2010). Hiru liburuak Altsasuko udal liburutegian daude. Bidaia literaturaBidaia literaturak etxetik atera gabe bidaiatzeko aukera erakargarria eskaintzen du. Horretan aditua da Patxi Irurzun. Iruñeko idazlea bost kontinenteetan izan da zenbait literatura sariri esker. Ez da gutxi bere burua bidaia literaturaren Mr. Bean izendatzen duenarendako. "Ogia eske noanean eta guzti galtzean naiz" dio. Patxik zenbait bidaia liburu idatzi ditu. Bidaiak nora, han kokatu ditu istorioak: Manilako zabortegian eta Papua Ginea Berrian (han kokatzen da asteazkenean hizpide izanen den Atrapados en el paraiso liburu saritua), Kuban, Txiapasko komunitate zapatistan... Haiei buruz mintzatuko da ostegunean, Altsasun. EgitarauaIdazketa eta marrazki tailerra. Olagarro bat bainuontzian liburuari buruz. Apirilaren 4tik 8ra arte, herri liburutegian. Ondoren, lanen erakusketa. Leire Bilbao eta Morkotsekin topaketa. Apirilaren 11n, astelehenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.Hizketaldi literarioa. Patxi Irurtzunen Atropados en el paraíso liburua. Apirilaren 13an, asteazkenean, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.Bidaia literaturari buruzko hitzaldia Patxi Irurtzunekin. Mr. Bean y la literatura de viajes. Apirilaren 14an, ostegunean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.