Guardia Zibilak eta Foruzaingoak "jarrera zuzentzea" eskatu du udalak

Guaixe 2011ko apirilaren 7a

Tabernetako sarekadak, piperotan bortxaz sartzea, mobilizazio debekatuak, errepide kontrolak, probokazioak, asmatutako edo pisu gutxiko argudioko isunekin berehala bukatzeko eskatu duteAltsasuko Udalak azken bilkuran erabaki zuen Guardia Zibilaren kuarteleko eta Foruzaingo polizia-etxeko arduradunei eskatzea haien jarrera eta ekimenekin, "errepresio polizailarekin" bukatzeko. Izan ere, NaBaik, ezker abertzaleak eta Ezker Batuak onartutako mozioan jasotzen denez, bi gorpuen aldetik bizi den "egoera errepresiboa kezkagarria da zinez. Herri honetako gazteak uniformedun hauek egin lezaketenaren beldur bizi dira, inpunitate osoarekin jokatzen ari baitira". Segurtasuna zaintzeaz harago, ideiak inposatzeko eta gazteria beldurtzeko lanean dabiltzala salatu du Altsasuko Udalak.