Iortian animaliak dantzan

Guaixe 2011ko apirilaren 8a

Apirilaren 10ean, domekan, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 3 euro.Joan zen astean iritsi zen Escena dantza garaikidearen jaialdia Altsasura. Aldanza 11 taldeak bi ikuskizun paregabe eskaini zituen. Orain, txikienen txanda da. La Dinamika taldeak etxekoekin gozatzeko haur ikuskizun ederra dakar: Animaliak! Animaliak! Ikuskizun dinamiko, hipnotiko, hunkigarri eta "landaretsua" da. Dantza eta zuzeneko efektu optiko ikusgarrien bidez, galdutako paradisura iritsiko gara, eszena poetiko bereziak sortuz. La Dinamika taldeak antzerkia eta dantza uztartu ditu. Uztarketa horren emaitza energiaz eta indarrez beteriko antzerki fisiko edo dantza antzeztu ikusgarria da. Umoreak eta plastika poetikoak bat egiten dute ikuskizun ederrean.   3tik 5 urtera arteko txikiendako gomendatutako ikuskizuna.