Buñuelgo 1936ko gertaerak liburuan

Guaixe 2011ko apirilaren 8a

Pedro Jose Francesek Buñuel. Verano de 1936. De la esperanza al terror liburua aurkeztuko du. Idazleak liburuan bildu ditu Espainiako Gerra Zibilaren hasieran bere jaioterrian jazotako gertaera lazgarriak.1936an 52 pertsona erail egin zituzten Buñuelen. Erantzuleak garai hartako agintariak izan ziren, baina inork ez zituen salatu eta zigorrik gabe geratu dira. Biktimak, berriz, isiltzera behartu zituzten. Isiltasun horrek injustizia luzatu eta biktimak zapaltzen dituela iritzita, Pedro Jose Francesek gertaerak argitara atera ditu. Gaur arratsaldean haien berri emanen du Altsasun.