Ongi Altsasu, ongi

Guaixe 2011ko apirilaren 4a

Azken jardunaldietan maila polita ematen ari da Altsasuko taldea, eta garaipena garaipenaren atzean lortzen ari dira. Berriozar taldea hartu zuen bajaz beteta zegoen Altsasuk. Altsasuk aukera gehiago zituen, baina ez zuen haztatzen. Bigarren zatian Darling zelairatu zen eta berak sartu zituen Altsasurendako lehendabiziko bi golak. Berriozar 2-1 hurbildu zen Altsasuren defentsa akats baten ondorioz, baina bukaeran, eta Davilak jaurtikitako falta bati esker, 3-1 irabazi zuen Altsasuk.Baztanek jarraitzen du erregional mailako lider, 65 punturekin. Puntu batera du San Jorge. Altsasu sailkapenean 11.a da, eta 31 puntu dauzka. Asteburuan Altsasuk ligako azkenaurreko partida jokatuko du, zazpigarrena den Beti Onak taldearen kontra. Ea garaipenek segida duten.